martes, 5 de junio de 2012

TRATU TXARRAK

Lan hau Landerrekin egin genuen , lehenengo hiru hilabeteko maisuarekin. Gure iritzia jartzeko esan zigun gehien bat eta ni hortan saiatu nintzen, lana pausoz pauso egiten(azalpena , iritzia eta argudioak). Ez da nire gai gustukoena egia esan. Gehien ikasi dudana hontaz izan da parrafoak  ondo banatzen , argudioak emateko formak idazten , eta iritzia behar bezala ematen. Baina gaiataz idazlanataz baina gehiago ikasi dut behar bada, orain ongi ohartu naizelako tratu txarrak jasotzen dituzten pertsonen egoera oso zaila dela superatzea. Eta argudioak emanez, ondo ikusi da nik eskatzen dudana, alegia erasotzaileei zerbait egitea , eta jasotzen dituztenek gurasoei edo norbaiti esatea. Oso urriak dira eta gelditu beharrak daude. Era berean,
lana gustatu egin zait eta ez da tema txarra argudioak emateko. Lan honekin bukatu zen 1.hiruhilabetea, hiruhilabete oso txarra izan zen.


TRATU TXARRAK 


Tratu txarra oso gauza ohikoa ari da bilakatzen mundu honetan. Gizaki edo animalia bati nahitazko kalte fisiko edo psikkologikoa eragitea da. Hainbat mota daude: umeenak, gurasoenak, senarrenak...

Adituek diotenez tratu txarrekin amaitzeko, arrisku handienetako bat jasotzen dituztenen osasunarentzat egokiena ez da tratu txarrak jasotzen dituztenentzako zentru gehiago eraikitzea, erasotzaileentzat tratamendua jartzea baizik.

Hainbat adibide daude tratu txarrena: bullingya, emazteari eragindakoak...Jokin(Hondarribia) tratu txarrak jaso ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Eta Delhinen adibidez, 12 ordutik behin emakume bat hiltzen da , gizonak erreta.

Nire ustez, tratu txarrak saihesteko honako irtenbide hauek daude:

Batetik, pertsona guztiak errespetuz tratatu. Ezin zaio inori bizitza ezinezkoa egin.

Beste aldetik, bullingyaren kasuan, irakasle, zuzendari eta gurasoei esan behar zaie. Adituek diotenez, bullingya egiten dutenek gurasoen tratu txarrak jasotzen dituzte.

Azkenik , tratu txarren aurkako hainbat mugikor zenbaki jarri beharko lirateke eta erasotzailea zigortu.

Tratu txarrak ugariak dira eta denontzat hoberena tratu txar horiek geldiaraztea da.





No hay comentarios:

Publicar un comentario