martes, 5 de junio de 2012

IRAGARKIA



Iragarki hau egiteko ez nuen asko pentsatu. Izan ere, modu sinpleena bilatu nuen , nire etxeko gauzak erabiliz egitea. Nahiz eta denboraz ez ongi ibili  , gustu handizegin nuen  eta horrelaxe joan zen kontua. Iragarki  honekin gehien ikasi dudan gauza kamara baten aurrean nola konportatu behar den  izan da, izan ere, garrantzitsua da urduri ez jartzea.Beste aldetik,  programa berri bat erabiltzen ere ikasi dut(elkarrizketakoa). Bertan, kredituak etab. jarri ditzazkezu eta nahiz eta hasieran kostatu, gero erreza egin zitzaidan erabiltzea. Nere aitak  grabatu zuen nere kamararekin eta grafikoak elkarrizketan baina hobeak dira. a. Hasieran lotsa handia pasa nuen zeren eta ez negoen ohituta horelako gauzak egiten baina azkenean iragarki erdian gustura sentitu nintzen eta ez nuen arazorik izan behar bezala egiteko. Nire etxean egin nuen, Antiguon, eta eskerrak ematea besterik ez dut aitari, grabatzeagatik.Orokorrean gustatu zait lana egitea baina ez zait gustatzen ikaskideen aurrean jartzea bideo hau.,elkarrizketako aurkezpenean esan dudan bezalaxe.











KARTELA

Kartel hau ere proiektukoa da. Hirugarren adineko jendearentzat daude pentsatua, eta kasu honetan sukaldaritza tailerra aukeratu nuen. Honekin ikasi dudana, besteak beste, programa hau erabiltzen ikasi dut, lehen ez nuelako ezta ezagutu ere egiten. Ideia ona da horrelako gauzak egitea, eta hirugarren adinekoek ikusiko balituzte gure kartelak, nik uste dut asko poztuko zirela. Mundu honetan, hirugarren adinekoen garrantzia murrizten ari da eta orduan ideia ona da hirugarren adinekoentzat hainbat jarduera antolatzea. Programa erabiltzea hasieran zaila izan zen , baina gero konturatu ginen oso programa erabilgarria zela eta , neri behintzat, asko gustatu zitzaidan. Ahal duzu marrazkiaren gainean zerbait idatzi , eta hori , lehen , ez genekien egiten. Beraz, baliteke egin ditugun gauz guztietatik, hontaz ikastea gehiena. Gehienbat programagatik(hala ere elkarrizketa eta iragarkia egiteko programa berri bat erabili dugu, hontan bezela), asko gustatu zaiten jarduera izan da kartela.



BALIABIDE ZERRENDA

Lan hau talde lana da. Pablo, Ximon, Peru, Beñat, Itziar, Maria, Maria Belen, Eider eta Mireiarekin egin nuen eta egia esateko, arazo asko eduki genituen. Hasteko , neskek ondo bete zuten haien lana eta ezin hobeto egin zuten baina gero iritsi zen okerrena. Taldeko mutilek arazoa izan genuen, eta batek gorde behar zuenean , ez zuen gorde eta errepikatu behar izan genuen. Azken finean , gehien ikasi nituen gauzak talde lana nola egin behar den eta interneten gauzak behar bezala bilatzen izan ziren. Nik gehiago parte hartu nuen power pointean eta beraz, ez dut garrantzi handia eduki lan honetan. Lehen esan dudan bezela neskek egin zuten ia dena bi zatitan banatuta genuelako: mutilek power pointa eta neskek baliabide zerrenda. Orokorrean , ondo konpondu naiz taldekoekin eta gustura lan egin dut.






"Zahartze Aktiboa eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Europar Urtea"-ren inguruko BALIABIDE ZERRENDA


Belaunaldien arteko elkartasuna sustatzen duten eta etengabeko heziketa bermatzen duten erakundeen link-ak:
















ximon iker pablo beñat peru mireia itziar maria eider mariabelen

POWER POINT

Lan hau talde lana da. Pablo, Ximon, Peru, Beñat, Itziar, Maria, Maria Belen, Eider eta Mireiarekin egin nuen eta egia esateko, arazo gutxi eduki genituen. Mutilek ondo bete zuten haien lana eta ezin hobeto egin zuten. Taldeko neskek arazorik ere ez zuten izan, izan ere, power pointeko lana bakarrik guri laguntzeko egin behar zuten. Azken finean , gehien ikasi nituen gauzak talde lana nola egin behar den eta interneten gauzak behar bezala bilatzen izan ziren. Nik gehiago parte hartu nuen power pointean baliabide zerrendean baino ,eta beraz,  garrantzi handiagoa eduki  dut lan honetan. Lehen esan dudan bezela mutilek egin zuten ia dena bi zatitan banatuta genuelako: mutilek power pointa eta neskek baliabide zerrenda. Orokorrean , ondo konpondu naiz taldekoekin eta gustura lan egin dut, power pointa gauza tipikoa baita.

TRATU TXARRAK

Lan hau Landerrekin egin genuen , lehenengo hiru hilabeteko maisuarekin. Gure iritzia jartzeko esan zigun gehien bat eta ni hortan saiatu nintzen, lana pausoz pauso egiten(azalpena , iritzia eta argudioak). Ez da nire gai gustukoena egia esan. Gehien ikasi dudana hontaz izan da parrafoak  ondo banatzen , argudioak emateko formak idazten , eta iritzia behar bezala ematen. Baina gaiataz idazlanataz baina gehiago ikasi dut behar bada, orain ongi ohartu naizelako tratu txarrak jasotzen dituzten pertsonen egoera oso zaila dela superatzea. Eta argudioak emanez, ondo ikusi da nik eskatzen dudana, alegia erasotzaileei zerbait egitea , eta jasotzen dituztenek gurasoei edo norbaiti esatea. Oso urriak dira eta gelditu beharrak daude. Era berean,
lana gustatu egin zait eta ez da tema txarra argudioak emateko. Lan honekin bukatu zen 1.hiruhilabetea, hiruhilabete oso txarra izan zen.


TRATU TXARRAK 


Tratu txarra oso gauza ohikoa ari da bilakatzen mundu honetan. Gizaki edo animalia bati nahitazko kalte fisiko edo psikkologikoa eragitea da. Hainbat mota daude: umeenak, gurasoenak, senarrenak...

Adituek diotenez tratu txarrekin amaitzeko, arrisku handienetako bat jasotzen dituztenen osasunarentzat egokiena ez da tratu txarrak jasotzen dituztenentzako zentru gehiago eraikitzea, erasotzaileentzat tratamendua jartzea baizik.

Hainbat adibide daude tratu txarrena: bullingya, emazteari eragindakoak...Jokin(Hondarribia) tratu txarrak jaso ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Eta Delhinen adibidez, 12 ordutik behin emakume bat hiltzen da , gizonak erreta.

Nire ustez, tratu txarrak saihesteko honako irtenbide hauek daude:

Batetik, pertsona guztiak errespetuz tratatu. Ezin zaio inori bizitza ezinezkoa egin.

Beste aldetik, bullingyaren kasuan, irakasle, zuzendari eta gurasoei esan behar zaie. Adituek diotenez, bullingya egiten dutenek gurasoen tratu txarrak jasotzen dituzte.

Azkenik , tratu txarren aurkako hainbat mugikor zenbaki jarri beharko lirateke eta erasotzailea zigortu.

Tratu txarrak ugariak dira eta denontzat hoberena tratu txar horiek geldiaraztea da.