lunes, 14 de mayo de 2012

ALBISTEA



Hauxe da blog honetako lehen lana. Albistea asmatua da ikusten duzuen bezela, hala agindu baitzigun irakasleak. Niri egokiena gai hau iruditu zitzaidan antigokoa naizelako. Hasieran, onartu beharra daukat, asko kostatu zitzaitela eta ez nituela ondo ez ordenean jartzen titulua, azpititulua etab. Baina irakaslearen pare bat azalpenekin dana ulertu nuen eta berarentzat hitz onak besterik ez ditut. Albistea zailagoa da behar bada beste genero batzuk baino, oso objetiboa baita: hau da, ezin duzu ia zure iritzia eman, eta orduan, arraro xamarra egiten zaizu hasieran. Baina tira, detailetxo horiek kenduta, ondo egon dela esan dezaket, eta ez da nire buruari loreak botatzeagatik, baina oso albistea entretenigarria eta bitxia baita, irreala aldi berean ere, Antiguo ez baita inoiz herri izango. Open Office erabiltzeko egia esan ez dut arazorik izan . Arazo bat ere izan da ez ditugula denentzat ordenagailua bana eta orduan ba egunen batzutan ezin izan det egin ordenagailuak libre ez zeudelako.    



ANTIGUO HERRI BIHURTU DA

Antiguo herri bihurtu da. Atzo eman zuen zabaltzera albistea Juan Carlos Izagirrek eta horrek herrikoen poz handia ekarri zuen. Albiste historikoa da zalantzarik gabe

Antiguo herri bihurtu da. Bertakoak harrituta daude, baita Donostiko beste auzoetakoak ere. eta Antiguok nahi zuena lortu du. ATA-ren erasoak garrantzitsuak izan dira.

Juan Carlos Izagirrek onartu egin du aspaldiko partez Antiguok independentzia lortzea. Alkate bezala, Patxi Eguren jauna jarriko da Antiguon. Alkatearen iritziz, pauso galanta izan zen beste auzoetakoek ATA (antiguo ta askatasuna)-ren eraskoei denunziatu izateak.

ATA-k eraso asko egin ditu Donostiako bazter ugaritan. Trintxerpen, adibidez, orain dela bi egun kontainer bi erre zituzten. Alde zaharrean ere, orain dela bi aste, bi taberna hautsi zituzten.

Hertzaina ATA-ko kideak harrapatzen saiatzen ari da. Oraingoz bi susmagarri daude kartzelean.

Antiguoko mugak Donostiarekin honakoak izango dira: Igeldoko funikularra , kontxa ondoko tunela , luberri, liburutegi berria, eta aek plaza.


  

Antiguoren argazkia. Orain herri baten argazkia dela esan dezakegu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario